Skip to main content

Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkartea: "Digitalizazioak gauza onak ekarri dizkigu"

Elkarrizketa

2026-10-29 11:24

Durango euskal kulturaren topagune bihurtuko da beste urte batez abenduaren 4tik 8ra. Durangoko Azokaren 61. edizioa prestatzen ari dira dagoeneko, eta aurten sortzaileak eta haien lanaren atzean dagoen ahalegina izango dira protagonista nagusiak. Andoni Beristainek sortutako iruditeriak ere ideia hori du ardatz, kultur sorkuntzarako erabiltzen diren tresnak lehen planoan jarrita.

Aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutzeko, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzailearekin izan gara. Azokak urteetan izan duen bilakaeraz, gazteak euskal kulturara hurbiltzeko egitasmoez eta sektoreak dituen erronkez aritu gara berarekin.

Izan ere, Durangoko Azoka liburuak eta diskoak erosteko gunea baino askoz gehiago da gaur egun. Sortzaileen, kultur eragileen eta herritarren arteko topagunea izateaz gain, euskal kulturaren transmisiorako eta etorkizunerako ezinbesteko hitzordua ere bada. Horren erakusgarri dira BADA! unitate didaktikoa, Ikasle Goiza edota DA! PRO egitasmoa.

Azken urteotan kulturaren munduak izandako aldaketez ere hitz egin dugu Gaztelurrutiarekin, bereziki digitalizazioak ekarri dituen aukerez eta erronkez. Haren hitzetan, "digitalizazioak gauza onak ekarri dizkigu".

Durangoko Azokaren orainaz eta etorkizunaz, euskal kulturaren kontsumoaz eta belaunaldi berrien garrantziaz aritu gara Gerediaga Elkarteko koordinatzailearekin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista