15. MUGA IKUSEZINAK | Inklusioa eta esklusioa
Mugari begira
Zuberoako bortuetatik Erronkaribarrera, Aritz Ganboa Izabara iristen da, bere aitona-amonen etxera. Han, Gorka Buenorekin, Euskal Herriko nazioarteko itun zaharrenetako bat gogoratzen du: hiru behien zerga, 1375etik Bearno eta Erronkariren arteko bakea gordetzen duena. Itun bat, baina baita muga bat ere: beti gizonek sinatua.
Eta begirada beste muga batzuetara: ikusten ez ditugunetara, beste batzuek egunero bizi dituztenetara. Gorkaren semeak urritasun funtzionala du, eta Izaban herri osoak lortu du inklusioa erabatekoa izatea. Muga handiena, aurrekontuak. Ezgaia ez da pertsona: ingurunea da. Hamalau egunen ondoren, Martxoniko etxean, tximiniaren azpian, bidaia ez da bukatu.

















