13. MUGA PARTEKATUAK | Herri lurrak eta fazeriak
Mugari begira
Ürrüstoi-Larrabiletik Orbaizetako olara, bidaiako etapa gogorrenetako batean, Aritz Ganboak estatuak baino lehenagoko mugei begiratzen die. Aezkoan, Karlos Buenorekin, bailarako bederatzi herriek batzarrean eta auzolanean kudeatzen dituzten herri-lurrak ezagutzen ditu, eta Garazirekin partekatzen dituzten larreak: 1356tik dokumentatutako fazeria bat, gaur ere bizirik.
Munizio-olak kendutako mendiak berreskuratzeko ia bi mendeko borrokatik, uraren eta turismoaren gaurko erronketaraino. Eta arratsaldean, Patxi Zabalza artzainarekin, mugaren bi aldeetan partekatutako komunalak eta familian etendako euskara. Zenbaki bat jarri diete jentilarriei, baina ardiek ez dute irakurtzen ikasi.

















