Skip to main content

Tubos Reunidosek matrizearen likidazio fasea irekitzeko eskatu du, eskaintzarik ez dagoelako

Ekonomia

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-20 13:28

Tubos Reunidosen matrizea hartzekodunen konkurtsoan da ekainetik, eta Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari eskatu dio likidazio fasea irekitzeko, inork ez duelako interesik izan. "Hartzekodunekin hitzarmena lortzeko ezintasunaren aurrean" hartu du erabakia taldeak.

"Salmenta-prozesuaren bilakaera ikusita (eskaintzaile batek ere ez du agertu TRSAren akzioekiko interesik) eta hartzekodunekin hitzarmenik lortzea ezinezkoa dela ikusita, administrazio-kontseiluak, atzo urriaren 19an egindako bileran, Konkurtso Administrazioarekin adostuta, erabaki du Tubos Reunidos SAren likidazio-fasea irekitzeko eskatzea", dio enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) bidalitako jakinarazpenak.

Enpresak argitu du erabaki horrek ez dakarrela lantegiak ixtea, ezta taldeko ekoizpen unitateen salmenta prozesua aldatzea ere, eta horrek aurrera egiten jarraitzen duela, jarduerari eta ahalik eta lanpostu gehienei eustea ahalbidetuko duen erosle bat aurkitzeko helburuarekin.

Likidazioa Gasteizko auzitegi batek onartu beharko du hurrengo egunetan. Prozesuak denbora beharko du, eta ez du eragingo sozietatea berehala ixtea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista