Vito Quiles ez da Bilbon agertu, baina “tentsio handiko uneak” bizi izan dira hiriburuan
Politika
Maite de Felipe Suso
2026-10-27 11:10
Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaile espainiarra Bilbora etortzekoa zen astelehen honetan, baina azken unean atzera egin du eta ez da agertu. Dena den, “tentsio handiko uneak” bizi izan dira hiriburuan. Quilesek arrazoitu duenez, Ertzaintzaren segurtasun operazioren buruarekin hitz egin ondoren erabaki du ekitaldia bertan behera uztea”. Gaineratu duenez, arrisku “oso handia zegoen” istilu larriak egoteko; haren hitzetan, “ETAkide ohiak, kale terroristak eta beste hainbat gaizkile baitzeuden protestak antolatzen”.
Goizean goizetik, Quilesek deitutako ekitaldiari aurre egiteko asmoz Bilboko kaleak hartu dituzte milaka lagunek. Arratsaldean ere ‘Euskal Herrian faxismoari ez!’ lelopean bildu dira. Polizia dispositibo handia egon da Bilboko kaleetan, eta istiluak hasi direnean, Ertzaintzak foam jaurtigailuak erabili ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, gutxienez 20 lagun atxilotu dituzte, tartean adingabeak. Zupiriak baieztatu duenez, komertzio batzuetan lapurretan egiteagatik eta hiri altzariak suntsitzeagatik atxilo hartu dituzte.
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak istiluak gaitzetsi ditu. Azaldu duenez, “Bilbon kaosa sortu dutenek kezka sakona eragin diote”. Era berean, adierazi du “eskuin muturreko asaldatzailea, zorionez, ez dela Bilbon agertu”, baina argi utzi du “indarkeria ezin dela probokatzaileei erantzuteko erabili”.