Bizib(h)erri | Ibai Andueza muralista eta tatuatzailea
Bizib(h)erri
Etxaurira joan gara Ibai Andueza, muralista eta tatuatzailea ezagutzeko. Bere ibilbide artistikoa eta Nafarroan zehar egindako hainbat muralen inguruan hitz egin digu. Bereziki, Etxaurin bertan egindako lanak erakutsi dizkigu, bere herriarekin duen lotura nabarmenduz. Horien artean, berarentzat bereziena den Oker bere txakurrari eskainitako murala ezagutu dugu. Saio honetan, arteak bizipen pertsonalak eta herria adierazteko duen balioa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

















