Natxo de Felipe, Oskorri: "Argitaratu gabeko abestiak nituen eta semeak publikatzera animatu ninduen"
Elkarrizketa
2026-10-21 13:27
Hamaika urte igaro dira Oskorrik agur esan zuenetik, baina Natxo de Felipe berriro igo da oholtzara, oraingoan Xabier semearekin eta Kuarteto Philiperena hari-laukotearekin batera. Abandonatuak diskoarekin itzuli da, Oskorriren errepertorioan bazterrean geratutako hamabost abesti berreskuratuta.
Berarekin izan gara itzulera berezi honen inguruan solasean. Aitortu digu lehen kontzertuetan urduri egon dela, baina baita publikoaren harrerarekin oso pozik dagoela ere. Arantzazun eta Bilboko Arriaga antzokian sarrera guztiak agortu ostean, musikaz, bizitako emozioez, oroitzapenez eta etorkizuneko asmoez hitz egin dugu Natxo de Feliperekin.

















