Bizib(h)erri | Sustrai Barazkiak proiektua
Bizib(h)erri
Baratzen paradisura gerturatu gara Zuhaitz Ibañezen proiektua ezagutzeko, Zangozara alegia. Iruñean jaio bazen ere, Tolosan bizi izan zen hainbat urtez eta han murgildu zen nekazaritzaren sektorean. Duela hainbat urte, Zangozan bere proiektu propioa martxan jartzea erabaki zuen.
Ordutik, buru-belarri ari da lanean, "eguraldiaren menpe, baina libertate handiarekin". Hain zuzen, hori gustatzen zaio gehien: aire librean ibiltzea. Askotariko produktuak ekoizten ditu eta Tolosako azokan zein kontsumo taldeetan saltzen ditu. Inguru lehorra izaki, landareentzako ureztatze sistema ere erakutsi digu egindako bisitan.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















