Naia Remon eta Laura Iparragirre, EHGF: "HEMENDIK bide-orriaren bidez, gure tokia eta nondik nora goazen argi utzi nahi dugu"
Elkarrizketa
2026-10-27 14:24
Nondik dator gazte mugimendu feminista, eta norantz egin nahi du aurrera? Galdera horiei erantzuteko asmoz, Euskal Herriko gazte feministak Hernanin elkartuko dira urriaren 31n, HEMENDIK bide-orria aurkezteko. Orain arte egindako bideari begiratu, borrokan ikasitakoak mahai gainean jarri eta etorkizuneko erronkak zehazteko hitzordua izango da.
Euskal Herriko Gazte Feministon Sareko Naia Remon eta Laura Iparragirre izan ditugu gurean, hitzorduaren atzean dagoen lanketaz hitz egiteko. Zer da HEMENDIK? Zergatik sortu da orain? Zeintzuk dira gazte feministek gaur egun dituzten erronka nagusiak? Galdera horiek eta beste hainbat izan ditugu hizpide bi kideekin.

















