26 urte pasa dira Gurutze Iantzi hil zutenetik
Gurean Gaur
2019, ira. 24 - 18:09
Gurutze Iantzi Igerategi Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Urnietan, bere herrian. Guardia Zibilak 1993ko irailaren 22an atxilotu zuen bere etxean. Bi egun geroago hil zen, Guardia Zibilaren Tres Cantosko egoitzan. Bertsio ofizialaren arabera bihotzekoak jota hil zen. Pako Etxeberria medikuak bertsio ofiziala gezurtatu eta torturatua izan zela argitu zuen.