Skip to main content

Azaroak 18an Balmaseda, Zalla, Alonsotegi, Donostia eta Irun beraien etorkizuna erabakitzera doaz

Gurean Gaur

2018, urr. 29 - 17:10
Hartu hitza lemapean, gure esku dago dinamika herritarrak , Donostia, Balmaseda, Irun, Alonsotegi eta Zallan burutuko ditu herri galdeketak Azaroaren 18an. Donostia izango da lehenengo hiri burua herri galdeketa aurrera eramaten. Horretarako 9.500 sinadura bildu behar izan dituzte eta donostiako biztalei egingo dioten galdera 1.500 pertsonen iritziak jasoz egin dute, hurrengo izanik “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” Irunen Gure Esku Dagok orain arte egindako Herri Galdeketatan egin ez den galdera formulazio berri bat hautatu dute. Egingo den galderarantzako, hiru erantzun posible egongo dira, denak baizkoak. Herrietarrei egingo dioten galdera ondoregoa izango da Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat? Guztira Azaroaren 18an 265.000 pertsonek izango dute bozka emateko aukera
Hamaika Telebista