Bihar hasiko da Sara Majarenas eta Izarren erasotzailearen auziaren kalifiazio fasea
Gurean Gaur
2019, eka. 10 - 18:06
Sara Majarenas eta bere alaba Izarrek bizi duten salbuespenezko egoeraren berri eman dute Kontxi Ibarreta Majaresanen amak eta Amaia Zurutuzak Majarenasen lagunak, Donostiako Emakumeen Etxean egindako prentsaurrekoan. Pasa den otsailaren 15ean Picassenteko epaileak erabaki zuen Sara Majarenasen eta haren alabaren erasotzailea aske uztea, epaiketako prozesua “luzatzen” ari zelako eta behin behineko espetxealdia “salbuespenezko neurria” delako. Kontxik azaldu duenez, erasotzaileak pultsera telematikoa dauka jarria eta Majarenasek ere une oro konektatuta egon behar du gailu telematiko baten bidez. Horren ondorioz, salatu dute Majarenas kontrolatuta dagoela une oro, eta ezin duela Frantziako Estatura pasa. Era berean, zortzi ordutik behin bateria jarri behar dio gailuari, eta honek ez dio uzten momentuko planak egiten, pentsaurrekoan azaldu dutenez. Ibarretak salatu du ez dela zigor proportzionatua eta horrek amari suposatzen dion estresa handia dela. Bestalde, jakinarazi dute erasotzailearen pultsera telematikoa hiru aldiz deskonektatu dela otsailetik hona. Kontxik sistema judizialak orain arte izan duen jarrera salatu du. Zentzu horretan, ulertezintzat jo du baldintzak urratu arren erasotzailea lehenago zigortu ez izana.