Ernai-k prekarietatearen kontrako manifestazioa deitu du otsailaren 16an Bilbon
Gurean Gaur
2018, abe. 20 - 16:12
'Larrialdi egoeran gaude, prekarietateari ateak itxi' lemapean, gazte guztiak kaleak hartzera deitu ditu Ernaik, "prekarietatea gelditu eta Euskal Herrian bizi nahi dugula aldarrikatzeko". Otsailaren 16an izango da mobilizazioa, Euskadi plazatik abiatuta arratsaldeko 17:30ean.