Gobernuaren errepresioak hamarnaka hildako eragin ditu Haitin
Gurean Gaur
2019, ots. 26 - 18:02
Haitik egoera zinez lazgarria bizitzen ari da azken asteetan. Jovenel Moise presidentearen ustelkeria eta kudeaketa kaxkarra salatzeko otsailaren hasieratik protestak egon dira. Gutxienez 26 hildako eta 77 zauritu egon dira, Giza Eskubideen Komisio Interamerrikararen (CIDH) datuen arabera. Protestak asteetan luzatu egin dira, baita ondorioak ere. Barrikadak eta moztutako kaleak han eta hemen aurkitzen dira, eta larrialdi egoerak ezinegona sorrarazi du Port au Prince hiriburuan eta beste herrietan ere. Haitiko herriarentzat kolpe berri bat da oraingo egoera, eta oinarrizko baliabideen urritasuna eta ur edangarriaren falta ekarri du.