Skip to main content

Mikel Zabalza omendu dute hil zutenetik 41 urte beteko direnean

Politika

Maite de Felipe Suso

2026-11-23 11:29
Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Mikel Zabalzari omenaldia egin dio igande honetan Orbaizetako Arma Olan. Aurten 41 urte beteko dira haren gorpua agertu zenetik. Ekitaldian nabarmendu dutenez, “egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidea ez da amaitu, eta urrats sendoagoak eta ausartagoak eskatu dituzte”.
Era berean, herri ekimenak gogorarazi du aurtengoa hauteskunde urtea dela, eta inboluzioak ekar ditzakeen arriskuak aitortu ditu. Ildo horretan, Madrilen diputatu izango direnei “egia eta justiziaren bidea egiten” laguntzeko eskatu die.
Mikel Zabalza biktima gisa aitortu zuten euskal erakunde nagusietan, baina herri ekimenaren arabera, “hori ez da nahikoa”. Ohartarazi dutenez, torturaren gaineko inpunitateak bizirik jarraitzen du, eta egia osoa eta justizia oraindik ez dira heldu.
Bestalde, herri ekimenak gogora ekarri du Iker Aristuren heriotzak torturak utzitako ondorioak agerian utzi dituela, eta horrek “urrats sendoagoak egiteko balio beharko lukeela”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista