Haizeak eragotzi dio Alex Txikoni K2aren gailurra jotzea
Gurean Gaur
2019, mar. 27 - 15:03
K2 menditik heldu berritan, Alex Txikon alpinistak agerraldia egin du espedizioaren balorazioa egiteko. Espedizioak K2 mendia neguan igotzen lehena izan nahi zuen eta gailurrera heldu ez arren, pozik itzuli da Txikon, egindako lana eta bildutako informazioa aurrerantzean baliagarria izango delakoan. Eguraldi ona izanda ere, haizeak ez die gailurra egiten utzi baina, hala ere, 3000 metroko soka lerroa utzi du instalatuta taldeak. K2a igotzen saiatzeaz gain, Daniele Nardi eta Tom Ballarde, Nanga Parbat mendian desagertutako alpinistak, erreskatatzen laguntzera joan ziren espedizioko zenbait kide, Txikon barne.