Skip to main content

Igandea hurbilago, bozkak eskatzen ari dira alderdiak

Gurean Gaur

2020, uzt. 07 - 11:07
Maddalen Iriartek Errenterian eskatu du “boto subiranista bat bera ere ez dadila Mendia-Urkullu koaliziora joan”. Iñigo Urkulluk eta EBBeko presidente Andoni Ortuzarrek "mobilizazioa"eskatu die alderdiko boto-emaileei, iritzi diote arriskua dagoela EAJko hautesleak "lotan" egoteko. Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkariak ziurtzat jo du ezkerreko hirukoa. Miren Gorrotxategi alderdi morearen hautagaiak eskatu du "lehiak alde batera uztea". EAEk berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE-EE ezinbestekoa dela dio Mendiak.
Hamaika Telebista