Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga: "Hogeita bi konpainia euskaldunak hartuko dute parte Leioako Umore Azokan"

Gurean Gaur

2021, ira. 16 - 12:09

Irati Agirreazkuenagaren kultur proposamenak jaso ditugu asteburuaren atarian: Leioako Umore Azoka, Micek Aiaraldeko Ekintza Faktorian eskainiko duen kontzertua, JA! umorezko literaturaren eta artearen nazioarteko jaialdia, Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdia eta Aulestiako ArteDrama Euskal Laborategia, besteak beste.

Agirreazkuenaren esanetan, Leioako Umore Azokan 39 konpaniek hartuko dituzte kaleak, eta horietatik 22 euskaldunak izango dira. Umorea, musika, dantza, dantza bertikala eta txontxongiloak izango dira bertan, besteak beste.

Bestalde, JA! umorezko literaturaren eta artearen nazioarteko jaialdia izango da urriaren 1etik aurrera Bilbon, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Flavita Bananak eta bere erakusketak, Ana Iris Simonek eta Elena Sierrak. Antzerki arloan, irailaren 24tik urriaren 10era izango da Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdia, eta formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak ikusi ahal izango dira Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan.

Euskarazko arte eszenikoen Arte Drama Euskal Laborategia topaketak ere izan ditu hizpide; ikastaroez gain, tailerrak eta antzerki emanaldiak eskainiko dituzte bertan.