Irudia berrituta doa BasqueTour 2020ko Fitur azokara
Gurean Gaur
2020, urt. 20 - 13:01
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak eta BasqueTour Turismoaren euskal agentziak Madrilen ospatuko den Fitur Nazioarteko turismo azokara eramango dituzten berritasunak aurkeztu dituzte. Sektoreko azoka nagusietako bat da Fitur eta milaka pertsona biltzeaz gain, 10.000 enpresa izango dira urtarrilaren 22tik 26ra Madrileko IFEMA gunean.