Unai Lekerika, puntista: " Argentinan harmailak ikurrinez beteta ikustea oso polita izan zen"
Kirola
Oihane Irazu Vega
2026-11-16 12:00
Unai Lekerika elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Munduko Txapelketan parte hartu ostean bizitako esperientziaren berri emateko. Hamaika egunez bertan egon ondoren, bizitakoa oso polita eta berezia izan dela aitortu digu. Txapelketako une hunkigarrienetako bat harmailetan ikurrinak ikustea izan zela nabarmendu du.
Txapelketan bizitako uneez, bertako giroaz eta esperientziak utzitako oroitzapenez aritu gara berarekin.

















