Skip to main content

40.000 lagun izan ziren EH Bilduren aldeko manifestazioan, Bilbon

Politika

Asier Errasti

2026-11-16 10:20

EH Bilduk 40.000 lagun inguru bildu zituen joan den larunbatean, azaroaren 14an, Bilbon, azaroko manifestazioa hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusi bihurtuta. Koalizioak kanpaina batean inoiz antolatutako mobilizaziorik handiena izan zen.

La Casilla plazatik abiatu zen manifestazioa, «Euskal Herria defendatu» lelopean, eta Autonomia kalea zein Hurtado Ametzaga kalea jendez bete zituen. Independentziaren aldeko aldarriez gain, Euskal Errepublikaren, demokraziaren, askatasunaren, euskararen ofizialtasunaren eta justizia sozialaren aldeko mezuak ere entzun ziren martxan zehar.

Martxaren amaieran hartu zuen hitza Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak. Azaroaren 29ko hauteskundeei begira, koalizioaren aldeko botoa antifaxismoarekin lotu zuen. Haren esanetan, EH Bilduren alde egitea faxismoaren aurkako hautua egitea delako.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista