Skip to main content

Altsasuko Sunsundegi enpresa enkantean jarri dute, 4,2 milioi euroren truke

Ekonomia

Aiora Sillero Gonzalez

2026-11-13 13:31
Altsasuko Sunsundegiko industria-gunea enkantean jarri dute 4,2 milioi euroren truke; hau da, tasasio ofizialaren balioa baino %45 gutxiagoan. Escrapalia Inmuebles taldeak eman du albistearen berri, eta azaldu dutenez ez da ohiko nabe industrial bat, 16 eraikinetan banatutako industria ekosistema oso bat baizik. Orotara, 93.000 metro koadroko lursaila jarri dute enkantean, eta horietatik 29.045 metro koadro eraikita daudela nabarmedu dute.
Enkantea abenduaren 16ra arte dago zabalik, pertsona fisikoentzat, juridikoentzat eta inbertsio funtsentzat.

Iaz itxi zuten enpresa, eta likidazio prozesuan sartu ondoren, inbertitzaile bat bilatzeko ahaleginek porrot egin ostean iritsi da gaur egungo egoerara. Zehazki, itxierak 300 langile baino gehiagori eragin zien. Enpresako langile-batzordeak eta Nafarroako Gobernuak behin eta berriz defendatu dute Sunsundegiko industria gunea bideragarria zela. Hala ere, KPMG aholkularitza-enpresaren txosten batek agerian utzi zuen konpainiak zuen zorpetze maila, 50 milioi euro ingurukoa. Horren ondorioz, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen enpresa.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista