Greba orokorra arrakastatsua izan dela esan dute sindikatuek
Ekonomia
Xabi Ealo
2026-11-12 13:43
Hego Euskal Herriko sindikatuek arrakastatsutzat jo dute azaroaren 11ko greba orokorra. LAB sindikatuak Hamaikan adierazi du euskal langileriak indar erakustaldia egin duela etxebizitza eta soldata duinen alde, eta hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran egindako manifestazioetan 200.000 lagun inguru bildu direla.
LABek nabarmendu du greba orokorrak Euskal Herriko eraldaketa prozesua elikatuko duela eta zentzu berean mintzatu da ELA sindikatua, eta adierazi, euskal sindikalismoa ezberdina dela.
2020tik hona Hego Euskal Herrian egin den bosgarren greba orokorra izan da honakoa, eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, bere aldetik, nabarmendu du espekulazioaren aurka azken urteetako mobilizaziorik handienak egin direla Hego Euskal Herrian, eta eguerdiko mobilizazioen “arrakasta izugarria” azpimarratu du. Egunean zehar izan ziren piketeetan poliziak izandako jarrera “erabat gaitzetsi” du sindikatuak.