Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia Iruñeko Udaletxe aurrean
Euskal Herria
Gaizka Leitza Alduncin
2026-11-10 13:23
kanpaldia egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean urteko 365 egunetan kalean lo egitera behartuta dauden pertsonen egoera salatzeko, . Antolatzaileen arabera, berrehun pertsona inguru elkartu dira protestan, eta hamabostek bertan igaro dute gaua.
Ekimenaren bidez, urriaren 19an Aranzadin bizi ziren hogeita hamar bat pertsonaren etxegabetzea salatu dute. Negu Gorriak eta Derecho a Techo kolektiboen arabera, Udalak hiru gauko aterpea edo autobus txartela baino ez zien eskaini kasurik onenean. Gainera, haien ondasunak eta dokumentazioa kendu izana salatu dute.
Iruñeko Udalak, aldiz, kanpalekuak uholde arriskuko eremuetan zeudela argudiatu du, eta segurtasun arrazoiengatik hustu zituztela.
Apoyo Mutuo kolektiboaren arabera, berrehun pertsona inguru bizi dira gaur egun Iruñeko kaleetan. Horregatik, hutsik dauden eraikin publikoak irekitzea eta bizitoki alternatiba duinak eskaintzea eskatu diete erakundeei.
Bestalde, Negu Gorriak kolektiboak salatu du Udaltzaingoak bederatzi pertsona zigortu dituela kanpaldian.
Antolatzaileek azaroaren 11ko etxebizitzaren aldeko greba orokorrarekin bat egingo dute, etxegabetzeen amaiera eta etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak aldarrikatzeko.