Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 341: Odolkiak Ordainetan + Javi Flores (Potato, Erro Berriak)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioko 341 ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Tafallan izan gara. Odolkiak Ordainetan taldeko lagunekin egin dugu hitzordua 'Gure Tenplu Galduak' disko berria gertutik ezagutzeko. Musikalki punk, psikobilly, country eta rockabilly giroetan dator banda, kantu koktelera arriskutsu eta koloretsuaz. Hitz Bitan atalera, berriz, Javi Flores gonbidatu dugu, Potato taldeko abeslarietako bat, eta Erro Berriak taldeko tronpeta-jolea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista