MusikaZuzenean TB # 337: Adur + Irune Elgezabal (Ziztada & Rlantz)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioaren 337 ataleko erreportaje nagusian Adur biko bilbotarra ezagutuko dugu kaleratu berri duten 'Rave>punk' (Atico Stereo, 2026) disko berria aitzakia. Zarautz herriko Hiruputzu gaztetxean egin dugu hitzordua Naroa eta Xabirekin, eta lan berrian murgildu gara luze eta zabal. Hitz Bitan atalera, berriz, Irune Elgezabal gonbidatu dugu, egun Ziztada & Rlantz egitasmoko abeslaria, eta urteak atzera Amooma taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

















