‘Ama ura zaindu’ lelopean, 21. Lurrama ospatuko dute ostiraletik igandera
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026-11-05 13:19
2006an sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskutik, Euskal Herriko laborantza herrikoi eta iraunkorra sustatzeko helburuarekin. Ordutik, laborariak eta kontsumitzaileak elkartzeko gunea ez ezik, beste nekazaritza eredu baten aldeko aldarrirako plaza ere bilakatu da. Aurten, uraren zaintza eta kudeaketa izango dituzte ardatz. Klima-aldaketak, lehorteek eta baliabide hidrikoen urritasunak gero eta erronka handiagoak planteatzen dituzte, baita laborantzan ere. Horren aurrean, uraren erabileraz, banaketaz eta etorkizuneko nekazaritza ereduez hausnartzeko proposamena egingo dute. Ardeche eskualdea izango dute aurtengo lurralde gonbidatu, eta Gilles Boeuf ozeanografoa gazaita. Hitzaldiek, mahai-inguruek, erakusketek, tokiko produktuen azokak eta bestelako ekintzek osatuko dute egitaraua. Azaroaren 6tik 8ra izango da hitzordua, Biarritzeko Irati Erakustazokan.

















