Bizkaiko enpresen eraldaketa eta pertsonen kudeaketa bultzatu dituzte ekinBarrin
Ekonomia
Babestutako edukia
Pertsonak, talde-lana eta norabide partekatua. Horiek izan dituzte hizpide Bilboko Euskalduna Jauregian, ekinBarriren urteko zortzigarren ekitaldian. Bizkaiko enpresak eta erakundeetako ordezkariak elkartu dira, lidergoaz, antolakuntzaren eraldaketaz eta pertsonen kudeaketaz hausnartzeko. Musika ardatz hartuta, erakundeen barruan koordinazioak eta elkarlanaren garrantzia nabarmendu dituzte. Jardunaldian, ekinBarri 2026 saria ere banatu dute. Aurubis Berangok jaso du, enpresen eraldaketarekin eta Bizkaiko enpresa-sarea indartzeko konpromisoa aitortzeko. Ekitaldiari amaiera emateko, Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, hartu du hitza. EkinBarriGUNE komunitateko enpresak eta ekimena bultzatzen duten erakundeetako ordezkariak beste urte batez, esperientziak partekatzeko eta Bizkaiko enpresen etorkizunari begirako elkarlana sustatzeko bildu dira.

















