Skip to main content

'Xauri' lelopean ospatuko dute 2027ko Herri Urrats, maiatzaren 9an

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin

2026-11-03 14:16
‘Xauri’ izango da 2027ko Herri Urratsen leloa. Zatoz edo etorri esan nahi du, eta gonbidapen bat izan nahi du: ikastoletara, euskarara eta komunitatera gerturatzeko deia. 44. edizioa maiatzaren 9an ospatuko dute, ohi bezala, Senpereko aintziraren inguruan.

Seaskaren arabera, Herri Urrats jai-egunaz gain, ezinbesteko diru-iturri ere bada ikastolen eraikuntza-proiektuak gauzatzeko. Aurten, arreta berezia Donapaleuko lizeo berrian jarri dute. Seaskaren berrogeigarren ikastetxea izango da, eta Ipar Euskal Herriko barnealdeko ikasleei euskaraz ikasteko eta bizitzeko aukera gehiago eskaintzea du helburu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista