Skip to main content

Idurre Bideguren, EH Bildu: "Inboluzio demokratiko baten mehatxua arnastu dugu Madrilen azken urteotan"

Elkarrizketa

2026-11-03 13:20

EH Bilduko senatari Idurre Bideguren izan dugu gurean, aktualitate politikoaren inguruan hitz egiteko. Besteak beste, Alderdi Popularraren eta Voxen arteko akordioaz, eskuinaren estrategiez eta Madrilgo egoera politikoaz aritu gara.

Bidegurenek gogor kritikatu du Alderdi Popularraren jarduna, eta "Alderdi Popularra antipolitika egiten ari da" adierazi du. Haren esanetan, Voxekin lortutako akordioa "ez da sorpresa izan", eta Alderdi Popularrak erakundeen gaineko kontrola eskuratzeko duen jarrera salatu du: "Inongo lotsa barik, Alderdi Popularrak auzitegiak kontrolatu nahi dituela esan du".

Testuinguru horretan, azken urteotan Madrilen bizi izandako giro politikoaz ere ohartarazi du: "Inboluzio demokratiko baten mehatxua arnastu dugu azken urteotan Madrilen".

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista