Skip to main content

Bizipoza elkarteak 2 kantu eta 13 koreografia berri aurkeztu ditu

Gizartea

Asier Errasti

2026-11-03 12:58
Bizipoza Elkartean sartu berri diren Diabetes Cero Fundazioak eta Hil Argi elkarteak, kantu bana aurkeztu dute.
Diabetes Cero Fundazioak, 1 motako diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Gaixotasun honen ikerketarako eta tratamendu berrien garapenerako baliabideak biltzen ditu. Eta horretaz gain, sentsibilizazio kanpainak ere ipintzen ditu martxan, gizartean gaixotasuna ikusgarri egin eta paziente zein haien familiei laguntza eskaintzeko.
Bizipozara berriki ere batu dena, Hil Argi da, heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzeko helburua duen elkartea. Heriotzaren inguruan, maila guztietan, dagoen tabua apurtu eta gai honetan herritarrak ahalduntzeko helburuz lan egiten duena. Eta hauek ere, aurkeztu dute euren kantu eta bideoklip berria.
Honetaz gain, Bizipoza elkarteak, bere hirugarren diskoko kantu guztien koreografiak ere kaleratu ditu bizipoza.eus atarian edo Youtubeko bere kanalean. Dantzan eta kantuan, gainera, elkarte bakoitzeko kideak aritu dira.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista