Skip to main content

LAB sindikatuak EAJrekin lotura duen etxejabe handi baten etxe turistikoa berreskuratu duela iragarri du

Ekonomia

Xabi Ealo

2026-11-10 09:56

LAB sindikatuak EAJrekin lotura duen etxejabe handi baten etxe turistikoa berreskuratu duela iragarri du.

Sindikatuak presio modura egin du ekintza, eta jakinarazi du ez dituela etxe horietako giltzak itzuliko Eusko Alderdi Jeltzaleak alokairu mugagabeen alde bozkatu ezean. Izan ere, ostegun honetan Madrilgo Kongresuko Diputazio Iraunkorrean etxebizitzaren inguruko bi dekretuak atzera bozkatuko dira eta sindikatuak mezu zuzena EAJri.

Sabin Etxearen atarian egindako ekintzarekin LABek jeltzaleen benetako interesak zeintzuk diren erakutsi nahi izan du, sindikatuaren arabera, “etxejabe txikien alde egiten dutela esaten badute ere, alokairu mugagabeen aurka bozkatzen dute, errentisten sare izugarria sustatu eta elikatu duelako hamarkadetan”.

LABek ohar bidez jakinarazi du etxebizitza eskubidea bermatzeko egiturazko aldaketak borrokaren eta antolakuntzaren bidez gauzatuko direla, eta ildo horretan, langile guztiei dei egin die asteazken honetako greba orokorrean parte hartzera. Hain zuzen, sindikatuak berak Eusko Jaurlaritza ezarritako gutxieneko zerbitzuak inpugnatu ditu, “abusuzkoak” direla argudiatuta.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista