Iruñeko Alde Zaharrean bi gazteren aurkako eraso homofoboa ikertzen ari dira
Gizartea
Gaizka Leitza Alduncin
2026-11-09 13:13
Eraso homofobo larria izan da Iruñeko Alde Zaharrean. Hiru gizonezkok 19 urteko bi gazteri eraso egin diete, irain homofoboak egin ostean. Erasoaren ondorioz, gazteetako bat konorterik gabe geratu zen, eta besteari sudurra hautsi zioten. Udaltzaingoak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, eta beste bi susmagarrien bila dabil.
Gertakariak ostegunetik ostiralerako goizaldean izan ziren, hirurak eta erdiak aldera, Tejeria eta Estafeta kaleen arteko bidegurutzean. Bi gazteak lagun batekin zihoazela, hiru ezezagun hurbildu zitzaizkien, jateko toki baten inguruan galdezka. Erantzuna jaso ostean, ordea, irain homofoboak egiten hasi ziren, eta bikoteari kolpeka eraso zioten.
Erasotzaileek ihes egin zuten zezen plazarantz. Biktimen lagunak atzetik jarraitu zien, Udaltzaingoari deitzen zion bitartean. Erasotzaileetako batek, gainera, emakumea izateagatik ez zutela joko esan zion.
Zaurituak San Martin osasun zentroan artatu zituzten. Konortea galdu zuen gaztea ospitalera itzuli behar izan zen igandean, zorabioak zirela eta, baina dagoeneko alta jaso du.
Udaltzaingoak igande goizaldean atxilotu zuen 20 urteko susmagarria, San Anton kalean. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta lesio delituaz gain, gorroto delitu bat ere egon daitekeen aztertzen ari dira.
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udaleko talde politiko guztiek erasoa irmoki gaitzetsi dute, biktimei elkartasuna adierazi eta LGTBIfobiaren aurka jarduteko konpromisoa berretsiz.