Itxi egin dute Apoyos Metalicos Olaztiko enpresa
Gurean Gaur
2019, ira. 06 - 16:09
Apoyos Metalicos itxi egin dute. Itxiera salatzeko manifestazioa eginen dute Altsasun, bihar eguerdian. Asteartean Olaztiko enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten Iruñean, eta Industria arloaren egoitzan egoera bideratzeko eskaria erregistratu zuten. Atzokoan, Nafarroako Gobernuak enpresa batzordearekin eta zuzendaritzarekin deitu zuen bilera. Ez zen adostasunik lortu eta asteartean hasiko dira kaleratze baldintzak negoziatzen.