Kike Amonarriz: "Erronketako bat euskara agenda soziopolitikoan sartzea da"
Gurean Gaur
2019, urr. 07 - 18:10
Kike Amonarriz izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria eta berak azaldu dizkigu ze helburu dituen. Azaldu duenez helburuetako batzuk dira euskaltzaleen mugimendua "salto kualitatibo berri bat emateko prestatzea", kide diren elkarteak indartu eta elkarte berrien sorrera bultzatzea. Horretarako, bere iritziz, "funtsezkoak izango dira antolaketa eredu berri eta malguen alde egitea, aktibazio soziala bultzatu eta boluntarioen partaidetza areagotzea eta euskaltzaleen mugimenduak presentzia urriagoa duen guneetara heltzea". Eta bestetik euskara "bizitza sozio-politikoaren erdigunera" eramateko herri akordioak bultzatuko dituela iragarri du. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioetan euskararen normalizazioan eragiteko erronka eta aukera berriak lantzeko helburua aipatu du.