Martxoaren 8ko mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak
Gurean Gaur
2019, ots. 26 - 17:02
Martxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta grebaren antolakuntzan sortutako aliantzak azpimarratu ditu. Amantalak eta eskularruak jarrita, trapuak eskegita eta lema desberdinak batzen zituzten zapiak izan dira protagonista prentsaurrekoan. Gizartea eraldatu eta eredu politiko, ekonomiko eta sozial berria eraikitzera dei egin dute. Bizitzak erdialdean egongo diren sistema bat, presio eta esplotaziorik gabekoa.