Skolae hezkidetza programa erreferentziazkoa dela defendatu du Hezkuntza kontseilariak
Gurean Gaur
2018, urr. 25 - 14:10
Skolae baterako hezkuntza programa defendatu du Solana Hezkuntza kontseilariak, erreferentziazko eta lehenengo mailako material aitzindaria dela esanez. UPN eta PPren ustetan, Foru Gobernuak bere pentsamoldea inposatu nahi du ikastetxeetan programaren bidez. Genero berdintasunean hezteko helburua dauka Skolaek eta iaz ezarri zen lehenengo aldiz Nafarroako hainbat ikastetxetan.