Txus Martin preso gaixoari emandako tratu 'krudela' salatu du Sarek
Gurean Gaur
2019, Maiatza 07 - 13:05
Egoera ikusita larriki gaixo dagoen presoaren kaleratzea eskatu du gaur Bilbon. Euskal presoen eskubideekiko errespetua eskatu du, eta larriki gaixo dauden presoen kasuan, dagokien tratamendua espetxetik kanpo eta senideekin jaso ahal izateko aukera izatea. Eusko Jaularitzaren delegaritzaren aurrean izan da elkarretaratzea. Izan ere Herrizaingo Sailaren jarrera salatu nahi izan dute, autoaren interpretazio esan dute murriztailea eta Ertzaintzaren presentzia handitzen zuena gelaren barruan. Hala ere, adierazi dute zaintza modua aldatu egin dela azken orduetan. Ertzaintzak jarrera aldatu arren, Sarek elkarretaratzeari eustea erabaki du, Txusek eta bere senideek jasan behar izan duten tratua salatzeko eta larriki gaixo diren presoen berehalako etxeratzea eskatzeko.