Zientzia Azoka ospatu da Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta
Gurean Gaur
2019, Maiatza 13 - 13:05
Zientzia Azoka ospatu da Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta. Elkarteak zientziarako interesa sustatu nahi du gazteen artean, eta horretarako eguerditik gauera arte iraun duen egitaraua antolatu du. Aurtengo edizioa larunbatean, maiatzaren 11n, egin da Bilboko Plaza Barrian. Bertan, tailerrak eta stand eremuak egon dira. Horrela, Zientzia Azokan ikusgai egon dira gazteen ikerketa eta proiektu teknologikoak, urtean zehar sortu dituztenak.Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izan dira. Orotara, 90 proiektu zientifiko-teknologiko egon dira larunbatean Plaza Barrian, Euskadiko 32 ikastetxetako DBHko eta Batxilergoko gaztek sortuak. Hainbat unibertsitatetako ikertzaile profesional ere egon dira Zientzia Azokan, hala nola “SPOON” proiektuko kideak. Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin egon dira bertan.