‘Txonbo!’, aurtengo Ibilaldiko abestia
Gizartea
2024, mar. 04 - 14:03
Maiatzaren 26an ospatuko da Bizkaiko ikastolen festaren 46. edizioa. Algortako San Nikolas ikastolak antolatuko du, 'Txonbo!' lelopean. Ikastolako arlo guztietako pertsonen parte-hartzearekin prestatutako abestia da. Letra ikastolaren parte diren lau bertsolari ezagunek sortu dute. Alex, ikastolako gurasoa, arduratu da musika konposatzeaz; ahots nagusia ikastolako ama den Eiderrek jarri du eta senide, ikasle eta ikasle-ohiek osatutako talde batek borobildu du kantua, Liher Taldeko Lide Hernandorekin batera.
Arduradunek azaldu dutenez, kantaren letrak ikastolaren zenbat baloreri egiten dio erreferentzia: “Euskalduna, kooperatiba, gertukoa eta munduari begira”.
Arduradunek azaldu dutenez, kantaren letrak ikastolaren zenbat baloreri egiten dio erreferentzia: “Euskalduna, kooperatiba, gertukoa eta munduari begira”.