Skip to main content

24. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi dute

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, urt. 08 - 09:01

24. Korrikaren ibilbidea zein izango den jakin nahi? Adi! Ibilbidearen xehetasunak argitaratu dituzte.
Herriz herri, kalez kale, errepidez errepide... euskara garela erakutsiko du 24. Korrikak bere 2.175 kilometrotan. Ibilbidearen berri emanda, atzera kontaketa hasi da: 70 egun barru Atharratzetik abiatuko da 24. Korrika. Xiberotik aterako da martxoaren 19an, 15:30ean, eta hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbora iritsiko da inoiz baino indartsuago, inoiz baino harroago.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista