Skip to main content

Abenduaren 26an ospatuko dute Aske jaialdia Atarrabian

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026-11-19 12:47
Abenduaren 26an ospatuko dute Aske jaialdia Atarrabian, eta jada antolatzaileek jaialdian parte hartuko duten hainbat talde iragarri dituzte. Maruxak, Sukena, La Txama, Belako, Añube, Arkada Social eta Latzen, besteak beste, Askeko oholtzetara igoko dira.
Antolatzaileek jaialdia aurrera ateratzeko elkarlanak duen garrantzia nabarmendu dute, argi utziz, “auzolana dela euren lanabesa”, eta ekimenean parte hartzeko deia egin dute. Era berean, genozidioaren aldeko produktuei boikota egitera gonbidatu dute, eta gune seguru bat sortzeko konpromisoa azaldu dute. Gainera, kapitalismoak jaialdien antolaketan duen eragina salatu dute.
Aske ez-ohiko musika jaialdia da, herrien eta pertsonen askatasuna aldarrikatzeko topagunea. Hala definitu dute antolatzaileek jaialdia, eta helburua “Euskal Herri aske baten soinu banda sortzea dela azaldu dute: euskalduna, feminista, antikapitalista eta solidarioa”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista