Skip to main content

Abian da euskal ingurune digitaleko emakume gazteei zuzendutako II. Gladys Saria

Gizartea

Udane Arbeo

2022, Maiatza 10 - 11:05
Abian da euskal ingurune digitaleko emakume gazteei zuzendutako Gladys Sariaren bigarren edizioa. PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta Danobatgroup industria-taldearen laguntzarekin martxan jarri den saria da. 2022an gehienez 40 urte beteko duten emakumeei zuzenduta dago, eta ekimenean parte hartzeko bi modu daude: nork bere hautagaitza aurkeztu dezake edo hirugarren pertsona batek hautagaia izendatu dezake. Gogoratu izena emateko epea ekainaren 20ra arte egongo dela zabalik proiektuaren webgune ofizialean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista