Adinekoentzako etxebizitza komunitario berri bat eraikiko du Gasteizko Udalak Salburuan
Gizartea
Gasteizko Udalak Salburuan adinekoentzako hamar plazako etxebizitza komunitarioa eraikiko duela azaldu du. Gainera, aurreratu dute Norte Trenbidearen kalean eraikiko dela eta obrak 2025ean abian jarriko direla.
Eraikuntza, udal gobernu zein EH Bilduren arteko aurrekontu akordioan lorturiko bi milioi euroko aurrekontuari esker aurrera atera da. Nahiz eta 21 Zabalgunea, proiektu arkitektonikoa idatziko duena alegia, izango da etxebizitza kopuru zehatz zein eraikitze lanaren kostua zehaztuko duena.
Egun hiriburuan hiru etxe komunitario aurkitzen dira, besteak beste; Los Molinos, Aurora eta San Prudentzio Adinekoei Laguntzeko Zentro Integrala. Bertan, guztira, 128 plaza daude, itxaron zerrendan 200 daudelarik. Gainera, 100 pertsonatik gorakoak dira etxebizitza komunitario pribatuetako erabiltzaileak.
Rocio Vitero, EH Bilduko bozeramaileak erronka demografikoa dela behar bezala artatzea ezinbestekoa dela adierazi du. Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotziak bere aldetik, eraikiko den laugarren etxe komunitario hau, mendekotasun egora duten 65 urte gorako hiritarrei zuzenduta dagoela jakinarazi du. Gainera, erabiltzaileen lehentasunak, intimitatea eta eskubideak errespetatzearen garrantzia azpimarratu du.