Skip to main content

Aita Marik Nafarroako XIX. Nazioarteko Elkartasun Saria jaso du

Gizartea

2022, ira. 20 - 14:09
Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak irabazi du Nafarroako XIX. Nazioarteko Elkartasun Saria, 25.000 euroko ordainsariaren bitartez.
Iruñeko Armonia Txantreana peñak aurkeztu zuen Aita Mariren hautagaitza, eta 42 boto jaso ditu guztira. Giza Eskubideen alde egindako borroka eta "bizitzak salbatzeko eta bakea eta justizia sustatzeko" Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpena balioetsi ditu epaimahaiak.
Nazioarteko Elkartasunaren Nafarroako Saria 2001. urtean sortu zuten Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak, borondatezko lanaren eta lan solidarioaren balioak sustatzeko.
Mari Carmen Maeztuk, Eskubide Sozialetako kontseilariak, eskertu egin du sari honetara aurkeztu diren pertsona eta erakunde guztien lana eta adierazi du guztiek merezi dutela aintzatespen hori.
Hamaika Telebista