Alde Zaharreko bizilagunek Osasun Etxera sartzeko Kaldereriako atea irekitzea exijitu dute
Gizartea
2025, mar. 26 - 13:03
AZ Sare Komunitarioak bost urte daramatza sarrera irisgarria lortzeko borrokan. Iruñeko Alde Zaharreko Osasun-zentrorako sarrera Compañia plazan dago eta bizilagunek sarrera horretara sartzeko Curia kaleko aldapa edo Kaldereria kaleko eskailerak igoz behar dutela salatu dute.