Anbulantzietako langileek kontzentrazioa egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean
Gizartea
2023, urr. 05 - 16:10
Bertan adierazi dutenez, patronalak ez badu negoziazioa desblokeatzen, lanuzteak mantenduko dituzte. Hilaren 9an, 10ean eta 11n izango dira. Sindikatuek eskatzen dutena da anbulantzietako langileen erosahalmenari eustea eta lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea. Gasteizko Legebiltzarrak atzera bota du EH Bilduk Larrialdien ESIaren egoerari buruz aurkeztutako mozioa. Besteak beste, anbulantziak argitaratzeko azterketa eta plangintza bat egiteko eskatu dio Lakuako Osasun Sailari.