Arabako Aldundiak gaixotasun hemorragiko epizootikoari aurre egiteko laguntzak emango ditu
Gizartea
2023, aza. 08 - 11:11
Arabako Foru Aldundiak abeltzaintza ustiapenei zuzendutako diru laguntza lerro bat irekiko duela iragarri du, abereek pairatzen ari duten gaixotasun hemorragiko epizootikoa dela eta. Irailean lehenengo kasua antzeman zenetik 400 kasu detektatu dira, 160 ustiapen ezberdinetan, eta 20 abere hil dira gaixotasunaren eraginez. Azkeneko egunetan kasu berrien antzematea beherantz egin du, hotzaren agerpenarekin batera. Hala ere, foru aldundiak abeltzainei zuzendutako ohiz kanpoko diru laguntza lerro bat irekiko du.