Skip to main content

Paueko Administrazio Auzitegiak eskatu du Arbonako eskola publikoa eraikitzeko lurren kutsadura aztertzeko

Gizartea

Arbonako (Lapurdi) eskola publiko berria lur kutsatu batzuen gainean eraikitzen ari ote diren aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak. Hala, justizia aditu bat izendatu dute lurren kalitatea eta kutsadura kentzeko neurriak zehaztu ditzan. Lur horietan hondakindegi kontrolatugabe bat izan zela azaltzen dute Hats Berri Bat Arbonari oposizio taldeko kideek. Prentsaurrekoa egin dute auzitegiaren erabakiaren berri emateko. Halaber, salatu dute gatazka esplikatzeko herriko aldizkarian publikatu nahi zuten testua zentsuratu diela auzapezak. “Gu ez gara eskola berria eraikitzearen kontra, baina, gure ustez, beste leku batean eraiki behar zen”.

Horren aurrean, auzapezak dio behar baino ikerketa gehiago egin dituztela jadanik eta herrian «nahasmendua» sortzea leporatu die oposiziokoei.