NATOren aurkako aldarria 40 urte beranduago
Gizartea
Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano
2026, mar. 11 - 12:03
Martxoaren 12an 40urte beteko dira NATOn parte hartzearen inguruko erreferenduma egin zenetik eta Hego Euskal Herrian ezezkoa eman zitzaionetik.
40 urte beranduago borroka honen gaurkotasuna aldarrikatuko dute datorren larunbaterako Iruñean hainbat eragilek deitutako manifestazioan. Mobilizazioaren helburua izango da baita ere borroka hau berriz ere berraktibatzea eta erakustea "garai ilun hauetan Euskal Herri antiinperialista eta internazionalista eraikitzeko grina dagoela".

















